Sariak bultzadea emoten deutse aurrera jarraitzeko

Irakurketa errezeko programak 10 urte bete dauz Durangon

“Erraza Saria” Durango eta Iurretako liburutegientzat

"Erraza Sariak" jasotzen / Bizkaia Irratia

Erraza Sariak” jaso dabez Durango eta Iurretako liburutegiek. Aurreko zapatuan banandu ziran Bilboko Azkuna Zentroan, “Erraza Sariak”. Euskadiko Irakurketa Erraza izeneko alkarteak banandu ebazan. Herritarren artean irakurketa erraza bultzatzeagatik saritu dabez hainbat erakunde, tartean, Durango eta Iurretako liburutegiak. Otxarkoagako ikastetxea edo Bilboko Udala be badagoz saritutakoen artean.

Bizenta Mogel liburutegian 10 urte lanean

Durangon, Bizenta Mogel liburutegian 2013. Urtean has izan irakurketa errezeko programea. Nagusien talde bat hasi zan orduan, baina apurka apurka, talde gehiago sartzen joan dira. Esti Albizu liburutegiko arduradunak azaldu deuskunez, programa honetan parte hartzen dabenek, ahoz-goran irakurten dabez liburuak. Esti Albizu arduradunaren esanetan, saria jasotzeak bultzadea emoten deutse irakurketa errezeko programeagaz jarraitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00