'Googaz' ekimena 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago

Aurten Bizkaiko gazteek Garapen Jasangarrirako helburuak hobeto ezagutuko dabez

Errealidade birtuala Garapen Jasangarrirako helburuak hobeto ezagutzeko

Errealidade birtualeko betaurrekoak / Bizkaia Irratia

Googaz ekimena BBK Kunak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Virtualwaregaz batera bultzatutako ekimena da. 16 eta 30 urte gazteei zuzenduta dago eta datozan asteetan Leioa (apirilak 24 eta 25), Gernika-Lumo (apirilak 27 eta 28), Durango (maiatzak 2), Balmaseda (maiatzak 4 eta 5) eta Getxora (maiatzak 11 eta 12) iritsiko da.

Aurtengoa bosgarren edizinoa da. Googaz 2017an jarri eben martxan eta urtero erronka sozial diferente bat landu dabe gazteek: ekintzailetza, tokiko merkataritzearen digitalizazinoa eta emantzipazinoa. Aurten Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) hurreratuko deutsez gazteei. Antsiedadea, errefuxiatuen egoerea, genero-indarkeria, etorkizuneko uriak eta etxebizitza gaiak aztertuko dabez errealidade birtualeko jokoen bitartez.

Irati Arejita Googaz-eko arduradunak azaldu deuskunez, ekimenak hiru fase daukaz. Lehenengo fasean (‘Play’ izenekoan), apirilean eta maiatzean, aitatutako Bizkaiko udalerri horreetako gazteek GJHakaz lotutako erronken inguruan errealidade birtualaren bitartez olgetako eta esperimentetako eta horretaz hausnartzeko erea izango dabe. Bigarren fasean, ‘Design’ dalakoan, gazteek Garapen Jasangarrirako Helburuetako erronka baten inguruan errealidade birtualeko joko baten gidoia diseinau beharko dabe, taldeka. BBK Kunan izango da ekainaren 17an. Hirugarren fasea, ‘Create’, Lanbide Heziketako zentroetara zuzenduta dago. Bigarren fasean diseinautako proiektua garatuko dabe.

Googaz ekimenean parte hartu gura daben gazteek www.googaz.eus web orrian izena emon beharko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00