Juan del Arco: "Analgesikoak dira gehien erabilten diran medikamentuak"

Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoak min-kentzaileen inguruko informazinoa plazaratu deusku

Errezetarik barik eskuratu ahal diran analgesikoen errealidadea

Analgesikoak dira gehien erabilten diran medikamentuak. Mina kentzeko balio daben medikamendu honeetako batzuk errezetarik barik eskuratu ahal diranez, edonork erosi ahal ditu farmazian. Horren ondorioz, jenteak ez ditu analgesikoen arriskuak presente. Prostaglandina erreprimitzen daben medikamenduak diran heinean, urdaiaren hormarentzat kaltegarriak dira. Hori dala eta, ahalik eta dosirik txikiena hartu behar da.

Analgesikoen errealidadeari buruz egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00