Orain dala 10 urte bost ekoizle eukitetik orain 23 eukitera pasau da Errigora

"16 mila kutxen kopurua gainditu gura dogu" esan dau Natxi Aranburuk

Natxi Aranburu (Errigorako presidentea) / Bizkaia Irratia

Nafarroako hegoaldeko eta ekialdeko nekazarien eta euskaltzaleen beharrizanak uztartuz 10 kanpaina bete dauz Errigorak. Orain hamar urte 5 ekoizle ziran eta gaur egun 23 dira. “Nafar Hegoaldeko Uzta, Euskarari puska” lelopean jarri dabe martxan aurtengo kanpaina berezia. Nafarroako produktuakaz betetako kutxak erosi daitekez dagoeneko. Zemendiaren 9ra arteko epemuga jarri dabe norberak gura dauen kajea eskatzeko eta hori Errigoraren webgunearen bitaretz egin leiteke.

Euskerea, auzolana eta elikadura burujabetza, hasierako helburuak mantendu egin dabez, egitura zabalduz; eta pozik dagoz sortu dan komunidadeagaz. Natxi Aranburu, Errigorrako presidentea “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu.

Otzara edo kutxa guztietan egongo diran bost produktuak zeintzuk diran aurreratu deusku Aranburuk. Hamar urtetan, 130 mila saski baino gehiago bete dabez Nafarroako hegoalde eta erdialdeko produktuakaz, Euskal Herrian bertan kontsumiduteko. Aldi berean, euskalgintzaren alde, milioi bat eta 800 mila euro batu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00