Errigorak udabarriko kanpainaren edizino barria hasi dau, martiaren 18ra arte iraungo dauana. Aurtengoan ‘Eskutik Eskura egiten dugun herria’ lelopean, Nafarroa erdi eta hegoaldeko oliba-olio, kontserba, arroza, lekale eta ardoak eskainiko ditu, eta bide batez, kontsumitzaileei euren eguneroko hautuen bidez, herria egiteko aukera bat eskaini nahi izan deutse.
Azken erronka horri tiraka, aurtengo edizinoa are bereziagoa egingo dauan dinamika bat aurketztu dau Errigorak. Izan be, kontsumitzaileongan hausnarketa eragiteko asmoz diseinatu dabe aurtengo kanpaina. Horretarako, helburu horri erantzungo deutson formatu berezi bategaz kontauko dabe aurtengo Eskutik Eskuran. Errigorak ‘Eragin Saskiari!’ ekimena eskainiko dau Euskal Herri osoko sei herritan.
Bestalde, gogoratu behar dogu Korrika hasiko dala martiaren 19an Atharratzen, Errigoraren kanpainea amaitu eta hurrengo egunean. Horren harira, Korrikaren aurtengo edizinoak Errigorak urte guzti honeetan egindako lana autortu eta omenduko dau. Lasterketa martiaren 29an amaituko da Bilbon, baina 25ean sartuko da Bizkaian, Ondarroatik.
