Nafarroako nekazarien produktuak eta euskalgintzea eskutik helduta datoz, beste behin, Errigoraren udagoieneko kanpainan. Oraingoan hiru otzara egongo dira aukeran: baltza (55€), berdea (65€) eta gorria (75€). Eskatzen dana eskatzen dala ordaindutakoaren %25 Nafarroako erdi eta hegoaldeko euskalgintzeari bideratuko jako beste behin.
“Igaz saski bakarra eskaini genduan baina aurton hiru eskainiko doguz. Otzara gorrian produktuakaz batera karta-joko berezia eskainiko dogu” azaldu deusku Irati Abiok (Errigora). Bilboko auzo desbardinetan Errigoraren aurkezpena egiten dabilzala esan deusku Abiok. “Errigorak espazio barriak irabazi behar dauz eta Bilboko auzo batzuetara heldu barik egon gara” adierazo dau Irati Abiok.