Aurten hemeretzigarren edizinoa bete dau Zeanuriko Erroten Ibilaldiak, eta antolatzaileek adierazi dabenez helburuak hasierakoak dira. Herritarrei eta kanpotik doazanei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzen emotea, eta Zeanuriko historian errotek izan daben garrantzia azpimarratzea.
Ibilbide bi antolatu dabez: bat 14 kilometrokoa eta beste bat, errezagoa, 7 kilometrokoa. Bisitariek hiru errota barrutik ezagutzeko aukera izan dabe: Errotabarri, Ibargutxi eta Olabarri, hain zuzen be. Aupa Bizkaia programan Jon Urrutxurtugaz berba egin dogu.
