Gastronomika txapelketan La Villa de Henao tabernako entsaladilla saritu dabe

Alex Cerrato: "Saria jaso eta hurrengo egunean 200 dei jaso genduzan"

Errusiar entsaladillarik onena, Bilboko Abando auzoan

Errusiar entsaladilla irabazlea (La Villa de Henao) / Gastronomika

Estaduko errusiar entsaladillarik onena, Bilbon egiten da, Henaoko La Viñan. Gastronomika kongresuan egindako lehiaketea irabazi dau Henaoko La Viñak. Sekretua, sukaldariaren eskuetan dagoala esan deusku jatetxe honetako arduradunetako batek, Alex Cerratok. Sukaldariaren eskuetan eta baita mayonesa eta patatetan.

Ensaladillaren osagaiak antzekoak dira beti. Hala ere, euren ensaladillaren osagaiak zeintzuk diran itaundu deutsogu Cerratori. Mayonesa, taberna eta jatetxeetan potekoa izan behar da derrigorrez. Eurek, potekoari esne apur bat botaten deutse eta baita antxoen olioa be bai. Jatetxea martxan ipini ebenean, ensaladilla hilero aldatzeko asmoa izan eben, baina orain, hori ezinezkoa dala esasn deusku Cerratok. Jenteak ensaladilla hori gura dau. Saria jaso eta hurrengo egunean, 200 dei izan ebezan jatetxean, erreserbetarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular