Bixonte Dort power duo bizkaitarragaz berba egin dogu geure estudioan

Laboral Kutxa Gazte Talent saria irabazi eban 2024an

Bixonte Dort taldeak lehenengo EPa kaleratu dau

Bixonte Dort; Aitor Laraudogoitia eta Igor Cuesta Kortaxarena / Bizkaia Irratia

Bixonte Dort power duo bizkaitarrak lehenengo EPa kaleratu dau, taldearen izenagaz. Taldearen indarra eta nortasuna bikain islatzen daben bost abesti. Igor Cuesta Kortaxarenak (abotsa eta gitarra) eta Aitor Laraudogoitiak (koruak eta bateria) osotzen dabe musika talde indartsu hau. Euren musikea, euren erara eta euren erritmora egiteko asmoagaz sortu eben taldea, eta arrakasta eurentzako hori lortu ahal izatea bada be, errekonozimendua hasieratik heldu jaken. Izan be, 2024an Laboral Kutxa Gazte Talent saria irabazi eben, 25 eta 35 urte arteko kategorian.

Orain lehenengo EPa formatu fisikoan kaleratu dabe Bixonte Dort izenagaz eta euren proiektu pertsonala zabaltzeko gogo guztiakaz etorri dira geure estudiora. Disko barriaren inguruan berba egiteko, baina baita euren musikea eta bizi-jarrera ezagutzeko aukera be izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00