Mood Krad, Ertzaren lan barria

Ikuskizun honetan nazinoarteko dantzariek hartuko dabe parte

Ertza dantza konpainiaren lan barriaren estreinaldia Arriagan, bariku honetan

Ertzako dantzariak / Arriaga antzokia

Barikuan estreinauko dau Moor Krad ikuskizuna Ertza konpainiak. Gauza guztiek daben geriza edo itzala azaleratzen dabe lanean. Puruak jaioten bagagaz be, gure izaerako alderdi batzuk baztertzen ditugu, eta horixe erakusten da lanean, goi mailako dantzariekin. Arriaga antzokian egingo dabe estreinaldia.

Ikuskizunaren ezaugarriak

Dantza garaikidea egiten dabe ikuskziunean, azken hamarkadetako teknika barriekin buztartuta. Musika aldetik, John Dowland eta Henry Purcell konposatzaile barrokoen musika aukeraketea egin dabe lanerako, elektronikoaren bidez Marc Kanou musikariak gaurkotuta. Argiaren tratamenduak garrantzia hartzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular