Joseba Iturraspe: "Itsasoa neure obsesino bat da, baina oraingoan esan daigun Eskafandragaz ur-azpira sartzera goazela"

Joseba Iturraspe, Eskafandra taldeko abeslari eta musikaria, geure estudioetan euki dogu

Eskafandra musika taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Eskafandra taldea 2024an sortu zan eta ordutik euren lehenengo diskoan lan egin ostean, Eskafandra izenagaz be kaleratu dabe. Rock musikatik pasa dira, folketik be, eta oraingoan pop musika ardatz eukita, musika mota barriak be aratu dabez. “Gure bizitzako soinu banda oso anitza izan da, fase asko euki doguz eta zentzu horretan konplejurik ez dogu euki”, azaldu dau Joseba Iturraspe taldeko abeslari eta musikariak.

Eskafandra, fonetikoki izen potentea aukeratu dabe, baina, kontzeptualki eta iruditeria aldetik be potentea da. Emon ahal dauan jokoagaitik be interesgarria dala pentsetan dau Josebak. “Itsasoa neure obsesino bat da, McOnak itsasontzian pasan, baina, oraingoan esan daigun Eskafandragaz ur-azpira sartzera goazela”, kontau deusku Josebak.

Eskafandra disko barria plataformetan dago eskuragarri eta formatu fisikoan aurrerantzean atarako dabe. Spotify plataforman ez egotea aukeratu dabela azaldu deusku Josebak: “Erabagi dogu Spotify aplikazinoan ez egotea Palestinako egoerea pixka bat salatzeko.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00