EHUko ikerketa baten arabera, jangeletan umeei banatzen jaken janariak gomendatutakoa baino gantz, proteina eta sodio gehiago dauka

Bizkaiko 10 eskolatan 11-12 urteko umeei banatutako 1.000 menu aztertu dabez

Eskoletako jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman dabez

Naiara Martínez, Mikrofluidika & BIOMICS Klusterraren ikertzailea / EHU - Argazkia: Laura López

Microfluidics & BIOMICS Klusterraren, Neuropsikofarmakologia taldearen eta Biobizkaiaren alkarlan batek eskoletako jangeletako menuak aztertu dauz. Azterketan Bizkaiko 10 ikastetxetan jasotako 1.000 menu hartu dabez oinarrian, eta ondorioztatu dabe diseinatzen dan menua eta umeek benetan jaten dabena ez dirala beti bat etorten.

Naiara Martínez EHUko ikertzaileak Lau Haizetara irratsaioan kontau dauanez, taldeak ez dau bakarrik paperean agertzen dan menua begiratu. Zer zerbitzatzen dan, zer jaten dan eta zer doan zakarrontzira be neurtu dabe, elikadurearen eta jasangarritasunaren ikuspegitik.

Ikerketea egiteko, ikastetxeakaz harremanetan jarri ostean, menuen argazkiak atera dabez, jan aurretik eta jan ondoren. Emaitzen artean, Martínezek nabarmendu dau menu askok desoreka erakusten dabela. Batez be, gantzetan eta proteinetan. Gomendatutakoa baino gantz, proteina eta sodio gehiago eukiten dabe. Eta barriz, aholkatutakoa baino karbohidrato eta zuntz gitxiago.

Elikagai-hondakinei erreparatuta, barazkiak eta fruta sarritan izten dira platerean, jan barik. Beraz, benetan jaten dabenaren nutrizino-balioak ez dira bilatutakoetara iristen.

Naiara Martínezek azpimarratu dau eskolak leku egokia dirala osasun publikoa lantzeko. Urtenbideen artean, besteak beste, errazinoak egokitzea, plateren aurkezpena zaintzea, eta elikadura-hezkuntza indartzea aitatu dauz EHUko ikertzaileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00