Nerea Gainzak, Foruko parrokiako ospatzaileak, eta bere alaba Ane Aldanak, hamabost egun egin dabez, boluntaria lez, Senegalen. Euleuk alkartearen bitartez joan dira Afrikako herrialde horretara. Garagarrileko lehenengo hamabostaldian izan ziran bertan, Warang herrian, Senegaleko ipar partean. Handik mogiduten ziran boluntariotza lanak egiteko alboko herrietan. Hango esperientziaren barri emon deuskue Lau Haizetara irratsaioan.
Goizetan umezurztegi baten egoten ziran, 0 eta 3 urte arteko umeakaz. Umeakaz egon dira, patiora atara dabez eurekaz jolasteko… Arrastietan barriz, eskola batera joan edota osasun zentroan laguntzen eben, lan desbardinak eginez. Nerea Gainza eta Ane Aldanaren esanetan, esperientzia zoragarria izan da. Nereak aitortu deuskunez, “amets bat bete dot”. Amak eta alabak nabarmendu dabenez, harrera ona izan dabe leku guztientzat. Senegalera bueltatzeko gogoakaz geratu dira.