
Bagilaren 30era arte 2024 errenta kanpaina abian izango da Bizkaian. 10etik 7ri dirua bueltatu egingo jakola kalkulau dabe Ogasun Sailetik. Dagoaneko, herritar askok aurkeztu dabe etxean jasotako zirriborroa. Ze, Olatz Basarte, aldundiko zerga kudeaketareko zuzendariordeak esan deuskunez, bizkaitar guztiok jasoten dogu zirriborroa, eta Bizkaia da estatu osoan holangorik egitean dauan bakarra.
Basarte Bizkaia Irratiko estudioetara gonbidau dogu gaurkoan, indarrean dagoan kanpainak badaukazalako nobedade garrantzitsuak. Eta bestetik, kenkarien arloan, zeintzuk kontuan hartu beharko geunkezan be argitu gura izan dogu.
Dana dala, hainbat dira Ogasun sailaren webgunetik bertatik argitu leitekezan zalantzak. Ze, bideotutorialak eta gida bereziak kontsultatu leitekez bertan. IKUSI