Asier Erkorekaren ordez izendatu dabe Euskadiko udaltzainburuen presidente

Pistolearen erabileraz berba egin deusku Estepan Goioagak

Estepan Goioaga, Euskadiko udaltzainburuen presidente barria

Estepan Goioaga / Bizkaia Irratia

Estepan Goioaga Euskadiko Udaltzainburuen Alkarteko presidentea izan dogu gaur Lau Haizetara saioan eta gai mordo bat jorratu doguz beragaz. Asier Erkorekaren ordezkoa hartu dau eta besteak beste pistolearen erabilerea jorratu dogu;hemendik aurrera pistolea Udaltzaingoaren oinarrizko ekipamenduan sartuko da. Arma zuriekaz azken boladan izan diran erasoei buruz berba egin deusku eta arriskutsua dala esan deusku ze normalean arma horreek alhokola eta drogeagaz batera erabilten dira

Gaur egun emakume udaltzaingoen kopurua %16koa da eta hori positiboa dala esan deusku. Bera lanean hasi zanetik orain dala 30 urte gauzak asko aldatu dirala esan deusku eta gaur egun prebentzinoan lan egin behar dala azpimarratu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular