Lehenengo diskoagaz alderatuz, "helduagoa eta sakonagoa" dala dino egileak

"Atenporala" deitzen da bakarlariaren bigarren lana

Esti Markez: “Disko goxoa da, barrutik egindakoa”

Esti Markezen "Atenporala" diskoa / Bizkaia Irratia

Atenporala” izeneko disko barria aurkeztu dau Esti Markezek. Bere bakarkako bigarren lana da. “Hitzekin Jolasean” sortu eban 2022. Urtean. Honegaz alderatuta, bigarren hau, helduagoa eta sakonagoa dala esan deusku. Lehenengo lana egin ebanean “nabigatzen” ibili zala dino, estiloa argi izan barik. Bigarren hau goxoa dala esan deusku egileak. Bere amonari eskeinitako kantua dago sortutako bederatzi kanta barrien artean, “Zuretzat”, diskoko bereziena egilearen esanetan. Bere amona, lan honen iparroratza izan dala esan deusku.

Zuzenekoak

Atenporala” lanean, Esanezin taldeko Ianire Aranzaberen laguntzea izan dau “Ondoan ez izatea” kantuan eta “Minak” abestian Sonakay taldeak kolaborau dau. Abestiak ekoizten barriz, Josu Erviti eta Iker Laurobaren laguntzea izan dau.
Zemendiaren 30an eskeiniko dau lehenengo zuzenekoa etxean, Aian. Ostean Andoainen dauka bigarren kontzertua. Aurretik, urriko azken astegoien honetan “Ura bere Bidean” kontzertuan arituko da Mikel Markez aitagaz batera. “Oroitzapenek esnatu naute” eskeiniko dabe alkarregaz. Ilusino handia egiten deutsola esan deusku Estik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00