Esti Markezek bakarkako ibilbideari ekin deutso

Poparen eta folkaren bidetik jo dau debuteko 'Hitzekin jolasean' diskoan

Esti Markez: “Nik barruan daukadana askatzeko modu bat da abestiak sortzea”

Orain arte aitagaz ibili da Esti Markez. 2020an Markez aita-alabak ‘Azal berritzen’ diskoa sortu eben erdi-bana. Lehenagotik baina hainbat abesti sortuak eukazan Esti Markezek eta orain bakarkako ibilbidea abiatzea erabagi dau. Aiako musikariak esan deuskunez, oso gustora ibili da aitagaz giran baina bakarka ekiteko gogoa eukan bere estiloa bilatuz.

Hitzekin jolasean‘ hamar abestiz osotuta dago. Mikel Markez aitak ‘Notak airean’ eta Eñaut Elorrietak ‘Ametsez ezin da bizi’ abestietan parte hartu dabe. Musikan Garazi Esnaola eta Arkaitz Minerren kolaborazinoak be izan dauz. Eta letretan barriz, Alain Martin eta Jon Martin bertsolariek abesti batzuen letrak sortu deutsez. Esti Markezen esanetan, disko honegaz freskotasuna eta alaitasuna transmitidu gura izan dauz.

Etapa barri honetan Iker Lauroba, Josu Erviti eta Dánae Riaño musikariak daukaz bidelagun. Zemendiaren 19an abiatuko dau ‘Hitzekin jolasean’ diskoaren aurkezpen girea. Aian, bere jaioterrian eskainiko dau lehenengo kontzertua. Abenduaren 10ean Durangoko azokan, Ahotsenean aurkeztuko dau Esti Markezek bere bakarkako lehengo lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00