Epaileak emon behar dau maizterrak etxetik alde egiteko agindua

Etxeko logela bat alokatuta dauka basauriarrak baina arazo larriak eragin deutsoz errentadoreak

Estitxu Kortazar: “Legeak aldatzeko eskatzen dot”

Etxebizitzaren alokairua / Dephositphotos.com

Estitxu Kortazar Basauriko bizilagunagaz egin dogu berba gaur Lau Haizetara irratsaioan. Email bitartez jarri zan Estitxu kontaktuak gugaz eta bere kasuaren barri emon. Kontua da, igaz, beharrizana eukala ikusita, bere etxeko logela bat alokatzea erabagi ebala. 48 urteko gizon bateri alokatu eutson. Honek, kanpoko gauzak etxera eroaten hasi zala ikusita, telebista, altzairuak etabar…ezer ez ekarteko eskatu eutson. Orduan hasi ziran arazoak Estitxuren arabera. Gizonak, besteak beste, etxea ez dau bat ere zaintzen, Estitxuren txakurrarri tratu txarra emoten deutso, ez dau zaborra botaten, pornoa ikusten hasten da bere ondoan…egoerea jasan ezina zala ikusita Estitxuk, bere abogaduaren bitartez jakinarazi eutson, alokairua abenduaren 31an amaitzen zala eta ez eutsala kontratua luzatzen.

Lege aldaketea

Urtarrilaren 1ean, gizonak etxean jarraitzen ebala ikusita poliziari deitu eutson baina poliziak ezin izan eban etxetik atara. Antza danez, epailearen agindua behar da horretarako. Era berean, Estitxuk, etxearen jabea izanik, mila euro inguru ordaindu beharko leukez. Bitartean, maizterrak ez deutso alokairurik ordaindu zezeiletik. Estitxu Kortazarrek lege aldaketak eskatzen dauz etxeen ugazabek eta errentadoreek eskubide eta betebeharrak izan dagiezan. Bere esanetan, maizterrek eskubideak daukiez baina ez betebeharrak. Osasunean be eragiten deutso egoereak basauriarrari. Lo egiteko pastillak behar dauazala esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00