"Preso arrunten eta ETAko presoen eskubideak parekatzea eskatzen dogu" azaldu dau Bego Atxak

Sarek urtarrilaren 13rako manifestazinoa deitu dau Bilbon

ETAko 163 preso geratzen dira gaur egun espetxetan

Bego Atxa (Sare Plataforma) / Bizkaia Irratia

Salbuespen legearen amaierea eskatuko dau Sarek, urtarrilaren 13ko manifestazinoan. Orain arte beti eskatu izan dabe sakabanaketearen amaierea, baina hori konponduta dagoanaez, salbuespen legearen amaierea aldarrikatuko dabe. Bego Atxa, Sare presoen eskubideen aldeko plataformako kidea euki dogu “Goizeko Izarretan” saioan.

ETAko 164 presok jarraitzen dabe espetxeetan. Horreetatik 152 Euskal Herriko espetxeetan dagoz eta Frantziakoetan, hamar bat. Hasieratik egin dabe presoen giza eskubideen alde. Orokorrean preso arruntei apliketan jaken legedi berbera ETAko presoei ezartea eskatzen dabe. Gradu progresinoa bardin ez dala emoten salatu dau Atxak. Frantzian jasotako zigor-urteak  Espainian kontuan ez hartzeko joerea be aldatu beharko litzatekela uste dau Sarek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00