Etxebizitza sindikatu sozialistako eta Itaiako kideek etxebizitzaren arazoak emakumeen bizitzetan dituan ondorioak azaltzen dituan ikerketa-txostena garatu dabe: Etxebizitza, emakumeon aurkako indarkeria-espazio. Bertan emakume langileek etxebizitza eskuratzeko daukezan zailtasunak jaso ditue, baita kalidadezko etxebizitza bermatua ez izateak dituan ondorioak be. Horretarako, besteak beste, sindikatura jo daben emakumeen testigantzak bildu ditue.
Izan be, Irene Ruiz, Itaiako kideak azaldu deuskunez, emakume langile askorentzat kontrolerako, zaurgarritasun ekonomikoa areagotzeko eta indarkeria matxista gauzatzeko espazioa da etxebizitza. Bitartean, indarkeria matxistak errealidade kezkagarria izaten jarraitzen dau Euskal Herrian. 2023 eta 2025 artean, EAEn erregistrautako biktimizazinoak %8,3 igo ziran Emakunderen arabera. Ganera, aurtengo urtarriletik uztailera bitarteko datuek salaketen goranzko joerea berresten dabe.
