Home Exchange webguneak etxebizitzak trukatzeko aukerea emoten dau

Nerea Loiola: "Etxebizitzen trukeak oporraldi ekonomikoa eta jasangarria dakar"

Etxebizitzen trukea, oporretako moda barria

Tailandiako kostaldeko etxe bat / Wikimedia

Oporrak beste modu batera igaroteko aukerea emoten dau Homeexchange atariak. Espainiar estaduan 74mila etxebizitza inguru dagoz atari honetan. Etxebizitza trukatzen dabe atari honetan izena emoten dabenek eta Nerea Loiola da euretako bat. Aukera interesgarria dala uste dau berak, familia ugarientzat aproposa. Bere familiak Copenaghe ezagutzeko erabili dau baina baita Euskal Herriko bazterrak ezagutzeko be (Laudio, Zuberoa…)

Etxebizitza trukearen bitartez hurrengo Tarragonara joango dirala azaldu deusku Nerea Loiolak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Pizgarri ekonomikoa eta herri edo uriak beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukerea emoten dau etxe truke honek. Espainiar estaduan ez eze, Euskal Herrian be gero eta gehiago dira trukerako eskaintzen diran etxeak. Nerea Loiola Zarautzen bizi da, eta Zarautzen bertan, 40 bat dagoz.

Norberaren lasaitasunerako Homexchange atariak aseguru bat bermatzen dau norberaren etxean besteak dagozanean kalte materialen bat balego kalte horrek eragindakoa konpontzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular