Euskadin istripuetan hildako biktimei buruzko datuak eta estadistikak aurkeztuko dira

Javier Larreak, OPRAko presidenteak, etxeko arrisku nagusiak identifiketako eta prebeniduteko aholkuak eskainiko ditu

Etxeko istripuei eta segurtasunari buruzko berbaldia emongo dabe gaur Bilbon

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da berbaldia / Sabino Arana Fundazioa

Helduak Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak beste berbaldi bat eskainiko dabe gaur etxeko segurtasunari eta etxeko istripuen prebentzinoari buruz. Hitzaldia 19:00etan izango da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, eta Javier Larrea Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiko (OPRA) presidenteak emongo dau. Horren harira, Naiara Larrea OPRAko zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaian Irratian.

Ikuspegi praktiko eta dibulgatzailea erabiliz, berbaldiak etxeko giroan azaltzen diran arrisku nagusiak jorratuko ditu, eta istripuak prebeniduteko gomendioak emongo ditu. Saioan, halaber, Euskadin istripuetan hildako biktimei buruzko datuak eta estadistikak aurkeztuko dira, bai eta arrisku handiena daben eguneroko jarduerei eta prebentzino-neurri eraginkorrenei buruzko informazinoa be.

Besteak beste, ebaketa eta kontusinoei, ebaketa-erreminten erabilerari, brikolaje- eta lorezaintza-jarduerei, elikadura-intoxikazinoei eta garbiketa-produktuei lotutako arriskuak aztertuko ditu Larreak, baita elektrizidadeak, erredurek edo karbono monoxidoak eragindako intoxikazinoek, eztarri-trabatzek edo etxeko suteek eragindako arriskuak be. Era berean, arreta bereziz aletuko dira erorikoak, etxeko istripuen arrazoi nagusietako bat diralako, bai eta laguntza-baliabideak be, esaterako BetiON telelaguntza-zerbitzua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00