Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Eukalyptus antzezlana, Caramel dantza emonaldia eta Iberia Sumergida musika taldea izango doguz Bizkaian.
Barikua
Astegoien honi hasiera emoteko, hiru plan polit izango doguz Bizkaian: Rojuu kontzertuan Bilboko Santana 27n, Katana bakarrizketea Getxoko Muxikebarrin, eta Bertso jira musikatua Erandion, Estrella tabernatik abiatuta.
Zapatua
Zapatua be ez da makal etorriko: Ezpalak taldearen kontzertua Berrizko kultur etxean, Eukalyptus antzezlana Arrigorriagako Lonbo aretoan, eta Les Impuxibles taldearen Caramel dantza emonaldia Barakaldoko antzokian.
Domeka
Domekan, astegoiena ixteko, beste hiru aukera: Iberia Sumergida Bilboko Kafe Antzokian, Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? antzezlana Durangoko San Agustin kulturgunean, eta Amama dantza emanaldia Santurtziko Serantes kultur aretoan.
