Teknalia iktusaren errehabilitazinorako teknologia berritzaileetan ikertzen dihardu. Azkenaldian goiko gorputz-adarreko errehabilitaznio motorrerako proiektu baten dago murgilduta, ezgaitasun maila guztietako iktusa daben pazienteentzat, paziente kronikoak eta sekuela motor gogorrenak dabezanak barne. Nerbio-sistemarekin elkarreraginean aritzen dan sistema bat da, paziente bakoitzari terapia pertsonalizatua eskaintzeko gai dana. Pertsonak besoa edo eskua mugitzeko asmoa edo intentzinoa detektatzeko gai da teknologia hau, elektrodoz hornitutako beso sistema eta txano baten bitartez burmuineko eta muskuluetako seinale elektrikoak irakurri eta deskodifikatuz.Tecnaliako Eukene Imatz ikertzailea izan dogu gaur Lau Haizetara saioan.
Horren ondorioz, exoeskeleto edo besoari lotutako robotak deskodifikatutako mugimendua eragiten deutso, eta, holan, pazientearen mugimendu-intentzinoa eta pazientearen besoak egindako mugimendu erreala bat datoz milisegundo iutxira. Mugitzeko intentzinoa eta benetazko mungimenduaren arteko lotura hori funtsezkoa da iktusaren ondorioz galdutako funtzino motorraren errehabilitazinoa suspertzeko burmuinaren neuroplastikotasun-mekanismoak aktibatuz.
Proiektu honek abantaila handia suposatzen dau pazienteentzat eta baita klinikoentzako. Pazienteei teknologia honek beso eta eskuaren mugikortasuna berreskuratzeko aukera emoten deutse errehabilitazinoaren bitartez. Eta langile klinikoentzat tratamendu eraginkorra eskaintzeko aukera bat da, erabiltzen erraza dan teknologia erabiliz hainbat pazienteei errehabilitazinoa aldi berean eskainiz, paziente gehiagori zerbitzua eskainiz, etab.