Garabilarien bozeroaleak, Shanti Guridik, dino urteak daroezala lan gatazkea konpondu barik

Urteko lehen hamabostaldian 850 ibilgailu bidebazterrean geratu dira

Euskadiko garabiek kostuen azpitik ordaintzen daben aseguru-konpainiei zerbitzua ukatu deutsie

Garabi bat lanean / Bizkaia Irratia

Urtarrilaren 2tik, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait garabik, aseguru-etxe batzuei zerbitzua emoteari itxi deutsie. Sektorea, tarifak eguneratzen ari diran aseguru-etxeen aldeko arretea lehenesten hasi da. Urteko lehen hamabostaldian 850 ibilgailu bidebazterrean geratu dira, inoiz baino gehiago. Shanti Guridi,  Errepideko Laguntza Enpresen Elkartearen ordezkaria da Euskal Herrian eta gurekin egon da berbetan Goizeko Izarretan.

Garabien sektoreak RACEk bitartekari lanak egiten dituan konpainietako asegurauei ez laguntzea erabagi dau. Guridik, besteak beste Genesis, Qualitas Auto, Liberty Seguros, Pelayo, Caser eta Ama aitatzen dauz. Garraioaren kostuari buruz Estaduko Gobernuak egindako azken ikerketaren arabera, autoak kargetako ibilgailuek 50 euro inguru kobrau beharko leukiez uri zerbitzu bakotxeko.

Profesinonalek zerbitzua emoten jarraituko dabe bide-segurtasuna arriskuan dagoanetan. Ez dabe gura laneko arazoa errepidean arrisku bihurtzea, eta, beraz, galtzada oztopatzen daben bide azkarretan matxuratuta edo istripua izan daben ibilgailuak kenduko dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00