BIDESARI alkarteak presoentzako beste bizimodu bat lortzea dau helburu

Kartzela Pastoraltzako BIDESARI alkarteak 200 preso baino gehiagogaz lan egiten dau urtero

Euskadiko kartzeletan 1600 preso dagoz

Bidesariko jardunaldia / Bidesari

Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari alkarteak 28 urte daroaz presoakaz lanean. Bidesarin argi daukie bigarren aukerak, hirugarrenak eta laugarrenak…. emon daikezala. Helburua beste bizi modu bat lortzen laguntzea da, eta gizarteratze prosezu horretan laguntzen deutse Bidesarik. Baztertze egoeran egondakoak dira orokorrean honek presoak, droga munduagaz lotuta egondakoak eta ikasketak egiteko aukerarik izan dabenak.

Gaur egun Euskadiko kartzeletan 1600 preso dagoz eta urtero Kartzela Pastoraltzatik 200 preso ingurugaz egiten dabe lan. Kartzelan dagozan presoen %30 atzerritarrak dira eta emakumeak %10 bat. Guzti honetaz Bidesari alkarteko Heraclio Varonak berba egin deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00