Euskadiko landa-ostatuetan batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarrilean eta abuztuan, 2025eko udan baino puntu bat gehiago. Garagarrilean okupazinoa % 67,65ekoa izan da; abuztuan, % 82,94koa.
Lurraldeka, Gipuzkoa izan da okupazino handiena izan dauen probintzia, % 82,4ko batez bestekoagaz. Eskualdeen artean, Debagoiena nabarmendu da garagarrilean, % 92,49ko okupazinoarekin, eta Oarsoaldea abuztuan, % 94,46gaz. Bizkaian, barriz, Enkarterriak % 93,46ko okupazinoa izan dau abuztuan.
Nekaturreko datuen arabera, bezeroen % 70ak logela modalidadea aukeratzen dau, eta bidaiarien % 36 bikoteak dira. Gainera, erreserba-eskaeren ia % 74 espainiar estaduko bezeroena da, eta batez besteko egonaldia hiru egun ingurukoa da.
