Sexu bereko pertsonen lehen euskal ezkontza irudikatu dabe Abadiñon

AEBtatik gurera ezkontzera datozanei eztegua antolatzen deutse "20 eventos" enpresak

Euskadin ezkontzen kopurua %21 hazi da

Ezkontza bat / Bizkaia Irratia

EUSTAT-ek ezagutzera emon dauz 2022ko ezkontzen datuak. Azpimarratzekoa da %21 igo zirala ezkontzak aurreko urteagaz konparatuta. Urte osoan, 7.748 ezkontza zenbatu ziran. 

Ezkontzak, dana dala,  aldatzen joan dira eta ezkontza mota desberdinak aurkitu geinkez.  Leire Ibañez, “20 eventos” izeneko enpresako kidea da eta AEBetatik Euskadira ezkontzera datozanei ezkontzea antolatzen deutsie. Gaur Goizeko Izarretan egon da eta kontatu deuskunez, bikote atzerritar asko Euskal Herrira etortzen dira bidaian eta toki honegaz maitemintzen dira. Batzuk lasaitasunagatik, beste batzuk paisaiagaitik eta beste batzuk gastronomiagaitik.  Bariku honetan ezkontza bat egongo da eta sagardotegi batean egingo dabe, baina orokorrean mota desberdinetako aukereak bilatzen dabez.

Bestalde, Ekaitz Herrera izan dogu gure irratsaioan. Aurreko zapatuan Abadiñon irudikatu zan euskal ezkontza tradizinonaleko senargaietako bat da izan da. Sexu bereko pertsona bik euskal ezkontza baten parte hartzen daben lehenengo aldia izan da.  Bere ezkontzak jarraipen mediatiko handia izan dau eta hedabide askotan agertu da. Ekaitzek dino garrantzitsuena dala hori era natutalean ikustea. Normalean, alkateak eta notario batek emoten dabe zeremonia, eta herriko hainbat bizilagunek interpretetan dabez. Baina oraingoan, rol horreek emakumeek antzeztu ebezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00