Elikagai batzuk saman gelditzeko arriskutsuagoak dirala esan deusku Mikel Barandiaran otorrinolaringoloak

Petardo batek kalteak sortu leikez tinpanoan

Mikel Barandiaran (Otorrinolaringoloa): “Gabonetan jan eta berba batera ez egitea gomendatzen da”

Mikel Barandiaran / Bizkaia Irratia

Datozen egunak familikoekaz poztasunez beterik ospatzeko egunak dira, baina kontuz ibili behar gara jateko eta edateko sasoan. Askotan gertatzen da etxekoren bat jaten dabilela, janaria kontrako bidetik joan eta itotzen hasten dala. Momentu horretan inguruen dagoan edonork emon behar deutso hasierako laguntzinoa nahiko ezaguna dogun Heimlich maniobraren bidez edo pazienteari berari eztul egiteko esanez.

Argi euki behar dogu, jaten gabilzenean komenigarria dala berbarik ez egitea eta janaria zati txikietan ebagitea. Halan da bere, jateko batzuk, pernila, mahatsak,… esaterako, bere forma edo konsistentziagaitik arriskutsuagoak izan leikez beraz zati txikerragoetan ebakitzeaz gain aproposena kontuz jatea da.

Amaitzeko ez ahaztu belarriak eta entzumenak bere biziko garrantzia daukiela eta petardo batek kalteak sortu leikezala bai tinpanoa apurtuz bai itzulezinak izan leitekezan trauma akustikoak eraginez. Beraz jarraitu beti saltzaile espezializaduen gomendioak eta babestu zuon belarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular