4000 ordenagailu eta 150 jarduera baino gehiago

Adimen artifiziala edo 5G moduko gaiak nagusi aurten

Euskal Encounter hogeita hamabigarrenez BECen

32. Euskal Encounter / Bizkaia Irratia

Euskal Encounter topaketea egingo da bihartik aurrera BECen. 32. edizinoa da aurtengoa. 4000 ordenagailu eta 150 jarduera baino gehiago izango dira, pandemia aurreko zifretara hurreratuz. Esan behar, estaduko “party” nagusia bihurtu dala BEC-ekoa bai tamainuari jagokonez eta baita parte-hartzaileei jagokenez be. Gogoratu daigun Euskaltel Fundazioa dala topaketaren antolatzailea.

Gai nagusiak

Aurten, adimen artifiziala, 5Ga eta talentuaren kudeaketea izango dira ardatz nagusiak. Honeen ganekoak izango dira asio asko eta asko. Sabino San Vicente da Euskal Encounter topaketaren koordinatzailea eta esan deuskunez, prestakuntzea izaten da apostu nagusienetarikoa. Era horretara, 50 tailer eta hitzaldi baino gehiago prestatu dabez. Publiko orokorrari be zabaldu nahi deutse topaketea eta eurei begira Opengunea izango da. Talentuaren topagune bat be egongo da lehenengoz “Talent Corner” izenekoa. Bestalde, stand solidarioak be izango dira. Euskadiko Odol-Emoleek, Mugarik Bako Medikuak gobernuz kanpoko erakundea edo Hazten fundazinoarenak besteak beste. Ohiko atalak be ez dira faltako, lehiaketak, bideojoko txapelketak…Gogoratu streaming-a be mantentzen dala, covid garaian abian jarritako zerbitzua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00