Euskal jantzi tradizionalei buruz urteetako ikerketea egin dau Ane Albisuk. Ikerfolk taldeko kidea da eta euskal jantzietan aditua be. Orain dala urte batzuk Atondu izeneko liburua idatzi eban. Liburu honetan jantziari berari baino ia garrantzi handiagoa emoten jako janzteari, prestatzeari edo atontzeari, euskal jantziak ondo atontzeari. “Baserritar jantziari buruz ikerketa historikoa egin ostean, kalera begiratu eta konturatu ginan Euskal Herriko herri janzkerako erropa batzuk desagertu zirala” esan deusku Albisuk. Txapela, lepokoa, buruko zapia, abarkak, zapatak… aitatu deuskuz Ane Albisuk.
“Lehendabiziko gauza burutik janzten hastea da. Guk figura bat, look bat lortu behar dogu eta txamarrak itxura hori zeharo apurtzen dau. Txamarrarik ez eta euskal jantzien azpian kapak eroan beharko gendukez, emakumezkoen kasuan toquilla lodiak” esan deusku Ane Albisuk. Urtarrilaren 16an arratsaldeko 19:00etan Erandio Goikoako Gizarte Etxean gai honi buruzko berbaldi bat eskainiko dau. Urtarrilaren 28an, bestalde, Bilboko Ondare aretoan egongo da Euskal Museoak antolatutako ekitaldian.