
‘Euskal Herria Lau Haizetara’ ekimena abian jarri dau Gure Eskuk. Ekimena urriaren 7an hasi zan Gernikan. Helburua da, bilera irekien bitartez, gaur egungo testuinguru politikoa eta Gure Eskuk 2025/2026 ikasturtean martxan izango dituan dinamikak herritarrekin partekatzea. Ander Usabiaga Gure Eskuko kideak egitasmoaren nondik norakoak azaldu deuskuz Goizeko Izarretan irratsaioan.
Behin baino gehiagotan aitatzen dabe alderdi batzuk burujabetzea ez dagoala jentearen interes eta kezken artean. Dana dala, Usabiaga ez dator bat. Gure Eskuko kidea pozik agertu da orain arte jasotako erantzunagaz. Dagoeneko Gernikan, Tolosan edo Altsasun izan dira, esaterako. Ganera, makina bat hitzordu daukie ipinita.
Urtea amaitu arte luzatuko da
‘Euskal Herria Lau Haizetara’ ekimena urtea amaitu arte luzatu gura dau Gure Eskuk. Beraz, hitzorduak izango dira Bizkaian eta Euskal Herrian hurrengo asteetan. Esaterako, Etxebarrian izango dira urriaren 17an. Gure Eskuren intentzinoa Euskal Herriko txoko guztietara heltzea da.