Dokumental baterako grabazinoak be egin dabez

Bueltan dira Zeelanda Barrian egindako txapelketan parte hartu daben euskaldunak

Euskal Herriak Ardi-ule Moztaileen Munduko Txapelketan parte hartu dau

Munduko moztailerik eta artilaririk onenak egon dira Zelanda Barrian / DepositPhotos

Bueltan etorri dira Euskal Herrira Zeelanda Barrian egindako Ardi-ule Moztaileen Munduko Txapelketan parte hartu daben Euskal Herriko selekzinoko ardi moztaileak. Munduko moztailerik eta artilaririk onenekin egon dira bertan, eta irakaspen eta esperientzia ugari ekarri dabez bertatik. Ganera, dokumental baterako grabazinoak be egin dabezala esan deusku Joseba Attardek.

Attardek dino “esperientzia oso ona” izan dala Zeelanda Barrikoa. Bertan egon izana aurrerapausu handia da. Ganera, Munduko Kontseiluko kide be izango da Euskal Herria aurrerantzean, modu ofizialean. Munduko Kontseiluko kide izatea garrantzitsua dala esan deusku Attardek: “Kontseiluak arauak, txapelketak, epaileak… kudeatzen ditu. Kontseiluaren kide izateko eskaerea egin genduan eta onartuak izan gara. Hemendik aurrera, bozketetan parte ahalko dogu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00