Gazteen bila dabilz, hitanoa galdu egin dalako azken belaunaldietan

Helburua argia da: hika berba egitea eta ondo pasatzea

Euskal Herriko II. Hikadromoa egingo da Durangoko Azokan

Hikadromoa arratsaldeko 15:30ean hasiko da / ZirHika

Euskal Herriko II. Hikadromoa egingo da Durangoko Azokan, ZirHika taldeak antolatuta, Landako ikastetxean abenduaren 6an. Helburua argia da: hika berba egitea eta ondo pasatzea. Hika dakitenak eta ikasi nahi dabenak, guztiak dagoz konbidauta, Kristina Mardaras antolatzaileak esan deuskunez. Gazteen bila dabilz, hitanoa galdu egin dalako azken belaunaldietan. Hikadromoa arratsaldeko 15:30ean hasiko da eta ostean, bertso-saioa eukiko dabe Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariekaz.

Igaz bezala, Hikadromoa Bagera euskera alkarteak gidatuko dau: laukoteak osotuta jardungo dabe hika, 15 minutuero taldez eta gaiz aldatuz. Igaz 75 lagun bildu ziran eta oso giro polita sortu zan; aurtengo erronka 150 hikazale biltzea da. Bestalde, Durangoko Azokan hitanoagaz lotutako materiala eskuratzeko aukerea be egongo da, Badihardugu-Ahotsak.eus stand-ean, Artekale 62an.

ZirHika taldea

ZirHika taldea Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osotzen dabe; 2023ko azaroan Oñatin egin zan Euskal Herriko I. Hika Topaketatik sortu zan. Euskal Herriko I. Hikadromoa izan zan ZirHikak antolatu eban lehen jarduerea, igaz. Euskaraldia Hika be ipini eban abian, Taupagaz batera, 2025eko maiatzean, eta orain dala gitxi Markina-Xemeinen izan dan Euskal Herriko II. Hika Topaketa be bideratu dau. Hikadromoak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00