Urretxindorra ikastolako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak

Euretako batzuk oporretan nondik ibiliko diran be jakin ahal izan dogu

Euskal Herriko jaki, jai eta lekuak errepasau doguz bertsotan

Urretxindorra ikastetxean izan gara aste honetan Zortziko Txikia irratsaiorako prestatutako bertsoak grabetan. Gustoko jatekoak, jaiak eta Euskal Herriko lekuak aipatu dabez bertsotan. Gainera, jolaserako tartea be hartu dabe.

Bizkaiko Bertsozale Alkartearekin lankidetzan egiten dogu irratsaioa eta Bilboko Udalak babesten dau. Domekero, 11:30ean, ikastetxe bateko bertsoak entzungai izaten dogu, urtarriletik bagilera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00