Euskal Herriko Txistulari Alkarteak eta Bilbao Musikak Euskal Herriko Txistulari Gazteen I. Txapelketea antolau dabe. Lehiaketea giro paregabean egin da Bilbon. 12 urtetik beherako kategorian, Aitor Ripa Eritze izan da lehen postua eskuratu dauena. B kategorian, 13 eta 16 urte bitarteko bakarlariena, Izar Imbuluzqueta Arroabarren izan da garaile.
Guztira, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 22 bakarlarik hartu dabe parte. Gainera, Nafarroatik etorritako bi talde be egon dira Bilboko BBK Aretoak hartutako finalean.
Epaileak
Epaimahaia txistuko eta musikako profesionalek osotu dabe, eta irizpide ugarietan oinarritu da puntuazinoa: burutzapena, interpretazinoa, soinuaren kalidadea, obraren zailtasuna eta emonaldia. Multzoen kasuan, taldearen sinkronizazinoa, egitura eta irizpideak gehitu dira.