Euskal Herriko Unibersidadeko eta Kantabriako Unibersidadeko ikertzaileek euskal kobazuloetan egindako ikerketa argitaratu dabe. Lanak iradokitzen dau Madeleine aroko labar-artea funtzino anitzekoa izan zala. Aitatutako ondoriora heltzeko, metodo konputazionalak erabili dabez ikertzaileek: 3D teknologia, informazino geografikoko sistemak eta aldagai anitzeko estatistika.
Ikerketa Iñaki Intxaurberen doktore tesiaren barruan kokatzen da. Hain zuzen be, Intxaurbegaz egin dogu berba Lau Haizetara magazinean. Esan deuskunez, Madeleine aldiko labar-irudiak lau klusterretan biltzen dirala egiaztatu dau. Lehen taldean, komunikazino-helbururen bat daukien irudiak kokatzen dira; bigarrenean, komunikazino-helbururik ez daukienak dagoz; hirugarrenean, buztinean grabautako elementuak eta egindako eskulturak aurkitzen dira; laugarrenean, azkenik, zentzurik bako zeinu abstraktuak kokatzen dira.
Euskal Herriko kobazuloak
Informazinoa lortzeko, Euskal Herriko hainbat kobazuloetan murgildu da Iñaki Intxaurbe bere taldeagaz batera. Esaterako, Santimamiñe, Ekain eta Etxeberri kobazuloetan identifikautako irudi multzoa oso garrantzitsua izan da proiekturako. Edozelan be, hain ezagunak ez diran kobek be protagonismoa euki dabe.