Euskal Kostaldeko Museoetan dastaketak, itsasaldiak, familientzako tailerrak... prestau dabez

Ehun ekimen baino gehiago eskeiniko dira hilean zehar

Martia Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea izango da

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen aurkezpena Arrantzaleen Museoan / Bizkaia Irratia

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea da martia. Ehun ekitaldi baino gehiago iragarri dabez Bizkaia eta Gipuzkoako museoetan.
Martiaren 1ean hasi eta 31ra bitartean, danetariko eskaintzea izango da kostaldeko 28 kultur ekipamenduetan. Hamargarrenez antolatzen dau Euskal Kostaldeko Museoen Sareak honako ekimena. Helburua, museoen eskaintzaren zabalkundeaz gain, museo bakotxak egiten dauana partekatzea da.

Pandemiak ohiturak aldatzea ekarri

Esan behar, igarotako osasun pandemia museoentzat be kaltegarria izan dala. Apurka apurka badoaz bisitariak zein ekitaldi desbardinak berreskuratzen. Aizpea Goenaga Euskal Kostaldeko Museoen Sareko koordinatzailearen esanetan, pandemiak herritarren ohiturak aldatu dauz eta joera barri horreei egin behar jake aurre.

Danetariko eskaintzea

Euskal Kostaldeko Museoen hilabete honetan danetarik antolatu da, familientzako tailerrak, bisita gidatu bereziak, dastaketak, ibilbideak itsasontzian…Aizpea Goenagak www.euskalkostaldekomuseoak.eus web orrialdea begiratzera gonbidatu dau.
Ekimenak, turistak erakartzeko ezeze, bizkaitarrak Gipuzkoako museoetara erakartzeko edo kontrara gipuzkoarrak gure museoetara etorteko be balio dau. Ekimen batzutan aurretik emon behar da izena eta asko doakoak dira. Bihar esate baterako, Gernika Lumoko Euskal Herria museoan doako bisita gidatua eskaintzen da eguerdiko hamabietan. “Emakume artean paseatzen” izeneko bisita honetan kultur sorkuntzan emakumeak izandako presentzia eta tradizinoaren trasmisore modura egindako lana nabarmentzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00