Karmelo Ikastolako seigarren mailako ikasleak izan dira aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan. Bertsolaritza lantzen aurten hasi badira be, bertsoaldi ederrak kantatu dabez. Euskal mitologian aurkitu geinkezan pertsonaiak edota ikastolako abentura batzuk kantatu dabez bertsotan. Baina jolaserako be tartea hartu dabe: bertso asmakizunekin eta bertsoetan falta ziran errimak asmatuta.
Zortziko Txikia irratsaioa zapatuero eskaintzen dogu. Bizkaiko Bertsozale Alkartearen lankidetzagaz egindako saioa da eta Bilboko Udalaren laguntza dauka.