Euskal Herriko tenisaren historia zazpirehun argazkitan batu dabe. Liburu bat argitaratu dau Euskal Tenis Federazinoak. XIX. mendetik XXI. menderarte batutakoak jaso dabez liburuan. Espainiako Tenis Federazinoak, Euskal Herriko jokalariek eta lekukoek lagundu dabe liburu honetan. “Argazkietatik harago, egutegiak, klub batzuen sorreraren aktak etabar luzea agertzen dira” azaldu deusku Igor del Bustok, Euskadiko Tenis Federeazinoko presidenteak.
“Liburuan euskal tenisaren izen handiak sartu doguz: Alberto Berasategi, Manuel Alonso, Eugenio Lozano edo Garbiñe Muguruza” azaldu deusku Igor del Bustok. Gaur egun Euskadin 40 tenis klub dagoz, gehienak Bizkaian. Federatutakoak 2.500 lagun dira, gitxi gora behera.