
Planik Plan irratsaio barriaren hirugarren emonaldiari ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Urriko hirugarren astegoienetik Euskal Zine Bilera, Agiña Memoriala eta Loiuko azokea nabarmendu doguz.
Barikua
Euskal Zine Bilera martxan izango da Lekeition astegoien osoan zehar. Egitasmoa harainegun hasi eta astelehenean amaituko da. Jaiei jagokenez, Basauriko eta Durangoko San Faustoak protagonista izango dira oindino. Ganera, Balmasedako San Severino jaiak barikuan bertan hasiko dira.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esaterako, arratsaldeko 19:30etan, Agiña Memorialaren XXVII. edizinoa eroango da aurrera Bilboko Atxuriko Gizakunde Eleizan. Jaietako kontzertuei jagokenez, Gatibu Balmasedan izango da eta Kaotiko Basaurin.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, azokak izango dira protagonista Bizkaian. Batetik, Loiuko azokea ospatu egingo da. Bestetik, Euskal Azoka dalakoa eroango da aurrera Arrigorriagan. Egitasmoei jagokenez, bertsoak presente egongo dira. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Oihana Bartra izango da Basaurin eta Onintza Enbeita, Oihana Iguaran, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano Balmasedan.