
Euskal Zirku Alkarteak disziplina horren gaineko katalogo aberatsa argitaratu dau, eta katalogo horretan hainbat konpainia, zirku eskola eta espazio batzen dira: 29 konpainia eta 12 zirku eskola. Katalogoaren helburua da zirkua arte eszenikoetako gainerako sektoreen maila berean ipintea. Gaur egun 29 konpainia eta 12 zirku eskola dagoz, eta zirku eskolak ez dagoz ikasketa arautuen barruan, baina dagoeneko horretarako pausoak emon ditu Espainiako Hezkuntza ministerioak eta horri formea emoten hasi beharko dabe. Pausu oso garrantzitsua izango dala esan deusku Mikel Pikatzak.
Euskal Zirku Alkartea 2018tik dabil lanean eta EAEko zirkuko artista eta zaleak batzen dira. Eurok batu eta lankidetzan sektorea indartu gura da, eta egitasmoak aurrera atara.
Euskal Zirku Eskolen eguna Barakaldon
Apirilaren 12an ospatuko dabe Euskal Zirku Eskolen Eguna Barakaldon, egun osoko jarduerekin. Bagatzan tailerrak eta ikuskizunak egingo dira egun osoan, goizeko 11:00etan hasita. 9 urtetik gorako umeentzako tailerrak izango dira. Bazkari herrikoia eta era askotako zirku ikuskizunak be egongo dira.
Petsona bakotxak tailer bitan emon ahal izango dau izena gehienez, eta horretarako beharrezkoa izango da ekimanren kartelean sartu eta QR kodetik eskaria egitea. Arratsaldean doako hiru ikuskizun egongo dira. 17:00etan Azikarte Eskolearen Encajamos zirku ikuskizuna, 18:00etan lagin akrobatikoa eta 18:30ean Euskal zirku eskolen gala handia.
Egun horretako jarduera guztiak Barakldoko Bagatza auzoan egingo dira, hainbat oholtzatan: Beurko Boulebardean, Xake plazan eta Santa Teresako metro urteeran. Euria egin ezkero, IEA Minaseko patioan egingo litzatekez jarduerak.