Euskal Zirku Alkarteak sortu dau

28 konpainia eta 12 zirku eskola agertzen dira

Euskal Zirkuaren Katalogoa kaleratu da

Euskal Zirkua / Bizkaia Irratia

Euskal Zirkuaren lehen katalogoa aurkeztu da. Leioako Umore Azokan egin zan aurkezpena aurreko barikuan. Euskal Zirku Alkarteak lehenengo Euskal Zirkuaren Katalogoa sortu dau. Bertatik Koldo Arakistainek esan deuskunez, honen beharrizana egoan.

Euskal Zirkuaren gorakadea

28 konpainia eta 12 zirku eskola agertzen dira sortu barri dan katalogoan. Arakistainen esanetan, poztekoa da hainbeste zirku eskola egotea gaur egun gurean. Gogoratu dauanez, askok, Euskal Herritik kanpo ikasi behar izan dabe. Katalogoak argi erakusten dau zirkuaren gorakadea gurean. Euskal Zirkuaren Katalogoa orain, jaialdi, antzoki edo udalen esku itziko dabe, antolatuko diran jaialdiei begira. Paperezko katalogoa kaleratu dabe baina sarean be eskaintzea da asmoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular