Bilbon egingo da EuskalPod ekimenaren laugarren edizinoa. Podcastingaren komunidadearen sormena eta pasinoa ospatzeko ekimena da. Iñigo Sendino eta Zigor Vallejo dira saioaren bultzatzaileak. Hirugarren edizinoa Bilbon egin eben. Jente ugari hurreratu zan. Hori dala eta, laugarrena Bilbon egitea erabagi dabe.
Egun osoko egitaraua
Apirilaren 13an izango da jardunaldia Bilboko Konekta-La Perrera areto barritzailean. Ehun lagun baino gehiagorentzako lekua dago bertan. Goizeko hamaiketatik iluntzeko zortziretara bitarteko saioa izango da. Sortzaileak eta entzuleak aurrez-aurre izango dira. Podcasten egileak hantxe izango dira eta ikus-entzuleek zuzenean ikusi ahal izango dabez.
Tracking Bilbao
EuskalPod ekimenaren laugarren edizino honetan Tracking Bilbao Podcast lehiaketea aurkeztuko dabe. Eguneko une nabarmenena izango da. Caostica elkarteak antolatzen dau lehiaketa hau Tracking Industry ekimenaren barruan. Aurkezpenean aurreko edizinoko euskerazko kategoriako iragazleen zuzeneko programea eskeiniko da. Maketo Irratia podcasta izan zan irabazlea.