Euskaltzaindiak euskerearen erreferentzia-korpusa erabilten dau, ehundaka milioi berba biltzen dauazan datu-base zabala

Hiztegia eten barik eguneratzen dabilz, hiztun guztiei adierazoteko baliabide gehiago eskaintzeko eta euskerearen aberastasuna sustatzeko

Euskaltzaindiak hiztegia eguneratu dau teknologia eta eguneroko erabilerako berba barriekin

Euskaltzaindia / Bizkaia Irratia

Euskaltzaindiak hiztegiaren azken eguneraketan hainbat berba eta esamolde barri gehitu dauz, gaur egungo gizartean gero eta gehiago erabilten diran terminoei erantzuteko. Horreen artean dagoz teknologiagaz eta ingurumenagaz lotutako formak, esaterako berotze globala, aztarna digitala eta autobus elektrikoa.

Miriam Urkia Euskaltzaindiako Hiztegi zuzendariak azaldu dauenez, berba bat hiztegian sartzeko ezinbestekoa da hainbat esparrutan erabilia eta idatzia izatea. Horretarako, Euskaltzaindiak euskerearen erreferentzia-korpusa erabilten dau, ehundaka milioi berba biltzen daauzan datu-base zabala.

Urkiaren esanetan, euskerearen osasuna ona da, baina eguneroko erabileran hizkuntza pobretzeko arriskua be badago. Horregaitik, hiztegia eten barik eguneratzen dabilz, hiztun guztiei adierazoteko baliabide gehiago eskaintzeko eta euskerearen aberastasuna sustatzeko. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00