Hitzaldiak hausnarketarako eta herritarren arteko alkarrizketarako gunea eskaini gura dau

Digitalizazinoak, sare sozialen eraginak, migrazinoaren testuinguru barriak eta herri euskaldunetako bizikidetza izango dira hizpide

Euskeraren etorkizuneko erronkak izango dauz hizpide Koldo Zaratek Bakion

Koldo Zarate / Bizkaia Irratia

Gaur, arratsaldeko zazpietan, Bakioko Txakolingunean, Euskal Herriaren pizkunderako erronkak izeneko hitzaldia eskainiko dau Koldo Zaratek, Labayruko kideak. Hitzaldian euskeraren egungo egoera aztertuko da, azken urteetako geldialdiaren arrazoiak eta etorkizuneko erronka nagusiak mahai gainean jarriz.

Besteak beste, digitalizazinoak, sare sozialen eraginak, migrazinoaren testuinguru barriak eta herri euskaldunetako bizikidetza izango dira hizpide. Zarateren esanetan, euskeraren erabilera sustatzeko, ezinbestekoa izango da errealidade barrietara egokitzea eta gazteen ohiturei arreta berezia eskaintzea.

Hitzaldiak hausnarketarako eta herritarren arteko alkarrizketarako gunea eskaini gura dau, euskeraren etorkizuna indartzeko bideak alkarregaz aztertzeko. Makatzeko Iturria kultur alkarteak antolatu dau berbaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00