Euskaltzaleen Topaguneak, Bagabiz Euskera Alkarteak eta Galdakaoko Udalak topaketea antolau dabe. Helburua herriko euskeraren komunidadea saretzen hastea da, euskeraren aldeko egitura sortzeko asmoz. Euskeraren egoerea hobetu nahi daben herritar zein alkarteei parte hartzeko deia egiten deutsee. Mari Jose Arriandaga, Bagabiz Euskara Alkarteko kideagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia saioan
Kike Amonarriz gidari
Bi orduko topaketea izan da eta gidaritzan Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topagunearen presidentea izan da bidelagun. Jardunaldia maiatzaren 13an ospatu eda, Gandasegiko areto nagusian.