PLUS INDUSTRY azokan aurkeztu da

Tecnaliak eta Oraik garatu dabe

Euskeraz berbetan dakien robot aitzindaria

Hiro robotaren aurkezpena / Orai

Tecnaliak eta Oraik euskeraz berba egiten dauan robota aurkeztu dabe +INDUSTRY azokan, BECen. Harrera oso ona izan dau aitzindaria dan robot honek. Tecnaliatik, Unai Anterok, Interakzino Areagotuko Fokuko arduradunak esan deusku, pertsonei hurreratzeko asmoz sortutako robota dala. Hiro deitzen da robota eta aitzindaria dala esan behar. Hizketa-teknologikoak eta teknologia sortzaileak konbinatuta, makinen eta gizakien arteko interakzinoa eraldatu daiteke eta aurrerapen horreek interakzino-modu barriak sortzen dabez.

Euskalki desbardinetan

Robotaren atal fisikoa Japonian egin da eta Euskal Herrian software-a egiteaz arduratu dira. Euskerazko bertsinoa egiteko Orai-ren ASR eta TTS teknologiak erabili dabez. Robotak, euskalki desbardinetan berbetako gaitasuna dauka. Hiro robotak, aukerea zabaltzen dau beste hizkuntza gitxitu batzuetan be erabili ahal izateko. Edozein langile, robota konfiguretako gai izatea da asmoa. Alkarrizketa baten bidez konfiguratu daitekeen sistema industrial adimenduna dauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00