
Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulian EAJ-ko Julen Carrion, EH Bilduko Iker Casanova, PSE-EEko Ana Berta del Campo eta Elkarrekin Bizkaia-ko Eneritz de Madariaga euki ditugu.
Euskal Herriko Auzitegi Gorenak Bizkaiko Foru Aldundiaren 2021eko Lan Eskaintza Publikoko probak barriro egiteko agindu eban, partikular batek euskera eskakizunak gehiegizkoak zirala eritxita. Aldundiak helegitea aurkeztea erabagi eban, araudia modu egokian interpretatu ez zalakoan. Bizkaiko Batzar Nagusietan be aztertu dabe gaia, EH Bilduren eta PPren mozinoak tarteko. EH Bildu helegitearen alde eta segurtasun juridikoa emotearen alde, Alderdi Popularra helegitearen aurka. Azkanean bataz ez besteak ez eban egin aurrera. Gai honen gaineko eritxiak emon deuskuez lau batzarkideek.
Urdaibaiko Guggenheim dala-eta Agirre Lehendakari Center-en eta Columbiako Unibertsidadearen eskutik martxan ipinitako entzuketa prozesua be aztertu dogu Goizeko Izarretan irratsaioko tertulian.