Guraso bakarreko 21.000 euskal familia inguruk onurak lortuko dabez

Urtarrilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da ziurtagiri digital barria

Eusko Jaurlaritzak guraso bakarreko familiei buruzko lehen dekretua onartu dau

Euskadik guraso bakarreko familiei buruzko lehen dekretua onartu dau. Urtarrilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dan ziurtagiri digital barri bati esker, guraso bakarreko 21.000 euskal familia inguruk hainbat administrazinotan onurak lortuko dabez. Izaskun Lertxundi ama bakarren alkarteko bozeroalea da eta esan deusku gatxa dala guraso bakarreko familientzako bizitza pertsonala, familia eta lana buztartzea, oporraldietan batez be. Araudi barriak familia mota bi autortzen ditu. Batetik, guraso bakarreko familiak. Bestetik, berez ez diran, baina guraso bakarreko egoeran dagozan familiak.

Dekretuak ez ditu onurak edo laguntzak arautuko. Izan be, erakunde edo administrazino bakotxak ezarriko ditu onurak zeintzuk diran.  Esaterako, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak bereak emon ditu jakitera dagoeneko. Kontziliazinorako laguntzak eskatu ahal izango dabez eta laguntza ekonomikoa %30 handiagoa izango da. Ganera, guraso bakarreko familiak familia ugariekaz parekatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00